XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Liburugintza ez du kreaziozko joan-hariak, kronologiak adierazten hobekien.
Sineskera idealista bait da zera pentsatzea: alegia, lineazkoa eta zuzena dela prozedura, eta autorea demiurgo baten antzeko dela: lehenengo dagoelako lehen kausa dela.
Faltsua, dio Estivals-ek.
Nahasmendu hau salatuz, liburugintzaren bi zirkuitu bereizten ditu Estivals jaunak, biak binakakoak, hots: kontsumoko jirabira eta berrikuntzazko ingurubidea.
Lehen zirkuituan, kontsumokoan, bi polo horik honela banatzen dira: bata, publiko irakurleak okupatzen du eta argitaletxeak bestea.
Bigarren zirkuituan, aldiz, berrikuntzakoan, lehenengoa publikoak hartzen du orain ere; bigarrena, ostera, autoreak.
Kontsumo zirkuituan
Integrazio izpiritua omen du hemen autoreak.
Holakotan, argitaratzailea da dena antolatzen duena.
Merkatua aztertu ostean, irarkolara bidaltzen du liburua materialki egitera, eta banatzaileari eta liburudendei eskaintzen die saltzeko.
Badirudi kontzentrazio eta trust alderakoa dela bilakabidea.
Entrepresa kapitalistaren logika da hemen nagusi.
Idazlearengan ere argitaratzaileak agintzen du, horrela,